“Ez dut ezagutzen bestondoari aurre egiteko erremediorik”
Idazle bat?
Sara Stridsberg.
Opari egiteko liburu bat?
Les Demeurées (Jeanne Benameur).
Irakurtzeko lekurik onena?
Etxeko sofa.
Zer gosaltzen duzu?
Fruta, zerealak eta jogurta.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena?
Ez dut ezagutzen.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan?
"Gose naiz".
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea?
Komikietan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera?
Jasone Osororekin.
Pertsonaia historiko bat?
Margaret Fuller.
Zer dago traban zure etxean?
Egongelako landare erraldoia.
Joateko asmoa daukazun leku bat?
Japonia.
Zure lehen mito erotikoa?
Brandon Lee.
Zure bertuterik onena?
Irudimena.
Zure akatsik handiena?
Lotsa.
Besteengan errazen barkatzen duzun akatsa?
Lotsa.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina?
Puntuazio markak menderatzea.
Badakizu aurreskua dantzatzen?
Ez.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako?
Zientzia gehi errautsak.