“Desazkunde betean nago”
Idazle bat? Reinaldo Arenas.
Opari egiteko liburu bat? Irakurlea ezagutu behar... Ursula K. Le Guin-en The Dispossessed, esaterako.
Irakurtzeko lekurik onena? Eguzkitan hobeto.
Zer gosaltzen duzu? Infusioa eta arrautzopila, gazta, txorizoa eta tipularekin.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Pazientzia eta ur asko.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Ideiarik ez, lagunei galdetu beharko...
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Desazkunde betean nago...
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Chill Mafiakoekin.
Pertsonaia historiko bat? Piotr Kropotkin.
Zer dago traban zure etxean? Katuen “jostailuak”, batzuetan.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Turismoari gerra, desazkundea horretan ere.
Zure lehen mito erotikoa? Lehena... Leia printzesa, agian.
Zure bertuterik onena? Irribarre egiteko gaitasuna.
Zure akatsik handiena? Isiltzen ez jakitea?
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Barkatu beharrik ez, gogoan hartu eta ikasi.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Ausardia neskekin.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Dantza taldean ibili nintzen, baina ez nuen ikasi.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Ongarri bihurtu, ortuan edo basoan.