“Haserre gorria daukat, laburra, baina trumoitsua”

Idazle bat? Harkaitz Cano.
Opari egiteko liburu bat? Souvenir, Castillo Suarezena.
Irakurtzeko lekurik onena? Eguzkipean ez den edozein leku.
Zer gosaltzen duzu? Normalean, ez dut gosaltzen.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Hamar urte daramatzat bestondorik gabe; erremedioa zein zen ahaztu egin zait.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Madarikazio eskatologikoak. Etengabe eta zoritxarrez.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Lehen, gitarretan; orain, maite ditudan pertsonen poztasunean.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Errehabilitazio egoitzatik atera berri den politoxikomanoarekin.
Pertsonaia historiko bat? Gabriel Aresti.
Zer dago traban zure etxean? Eremu irekiak gustatzen zaizkit, ia altzari guztiek egiten didate enbarazu1.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Euskal Herri historiko kulturaletik gustura egingo nuke itzuli sakona.
Zure lehen mito erotikoa? Anaia zaharrenen gelakideren bat… ez dut gogoan.
Zure bertuterik onena? Pertsona hobea izateko borondatea.
Zure akatsik handiena? Haserre gorria daukat, laburra, baina trumoitsua.
Besteengan errazen barkatzen duzun akatsa? Konplexu intimoenak ez partekatzeko edonork izan dezakeen lotsa.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Ikusezintasuna batzuetan, besteetan ikusgarritasuna.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Bai, baina beste norbaiti irakasteko baino ez dut dantzatzen.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Nire gorpu zatitu erraustu gabea kalejira batean mozkorren artean barreiatzea2.

1. Enbarazu egin: estorbar (es), gêner (fr).
2. Barreiatu: diseminar(se) (es), (se) disséminer (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.