“Ez dut bestondorik izan XIX. mendetik hona”
Idazle bat?
Valeria Luiselli.
Opari egiteko liburu bat?
Wehrmachterako karpak, Ota Pavelena.
Irakurtzeko lekurik onena?
Isiltasuna.
Zer gosaltzen duzu?
Kiwia, zerealak, esnea eta gailetaren bat.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena?
Ez dut bestondorik izan XIX. mendetik hona; erremedioak ere, ahaztuta.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan?
“Noren kontra berdindu du horrek?”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea?
Kirolean.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera?
Resurrección María Azkuerekin.
Pertsonaia historiko bat?
Antoni Gaudí.
Zer dago traban zure etxean?
Ni neu, gehienetan.
Joateko asmoa daukazun leku bat?
Urretxu.
Zure lehen mito erotikoa?
Eurovisioneko koruko kantarietako bat.
Zure bertuterik onena?
Pazientzia.
Zure akatsik handiena?
Gainerako guztiak.
Besteengan errazen barkatzen duzuna?
Puntualitaterik eza.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina?
Jenialtasuna.
Badakizu aurreskua dantzatzen?
Ez, baina badakit ikusten.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako?
Axular ez naizen aldetik, gero horrek ez nau gehiegi arduratzen.