Andoni Tolosa
“Ez daukat pazientziarik jendearekin”
Idazle bat? Xabier Montoia.
Opari egiteko liburu bat? Amorante frantsesa (Miren Agur Meabe, Susa).
Irakurtzeko leku on bat? Trena, bidaia luze batean.
Zer gosaltzen duzu? Zerealak, oloa1, fruitu lehorrak eta esnea.
Bestondoari aurre egiteko erremedioa? Aurreko egunean sobratutako espagetiak.
Zer esaten duzu askotan? Gaztelaniazko muletilla asko erabiltzen dut; adibidez, ¡ya te digo!
Zertan ez zaizu inporta dirua gastatzea? Musikan eta musika-gailuetan.
Norekin joan nahi duzu trago batzuk hartzera? Edozeinekin, ni jasaten banau.
Pertsonaia historiko bat? Woody Guthrie kantaria.
Zer dago traban zure etxean? Urteetan bildu ditudan diskoak; gehiegi dira.
Joateko gogoa duzun leku bat? Edozein, konpainia onean banoa.
Zure lehen mito erotikoa? Ikastolako historia-andereñoa, 12 urte nituen.
Zure bertute on bat? Ikasteko gogoa.
Zure akats handi bat? Asko hitz egiten dut; entzun, aldiz, gutxi.
Zer barkatzen diezu besteei nahiko erraz? Maite ditudanei, ia dena.
Ez daukazun dohaina? Ez daukat pazientziarik jendearekin.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Pixka bat entrenatuta, gogoratuko nuke.
Hil eta gero: lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Zientziak zerbait egin badezake, aprobetxa dezala.
1. Olo: avena (es), avoine (fr).

