“Arrazionala naiz, eta hori bertutea edo akatsa izan daiteke”
Idazle bat? J.L. Stevenson.
Opari egiteko liburu bat? Letretakoentzat, Infinitua ihi batean; zientzietakoentzat, Ia denaren historia labur bat.
Irakurtzeko lekurik onena? Erreka bazter bat, baldin eta bi kilometroko inguruan gizakirik ez badago.
Zer gosaltzen duzu? Laranja ura edo meloia, sasoiaren arabera. Eta, ezinbestez, kafe ongi kargatua.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Oraindik asmatu gabe dago.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Pixka eta pixka, puska.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Oinetakoetan, adibidez. Inbertsio modukoa da.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Betiko lagunekin.
Pertsonaia historiko bat? Galileo Galilei.
Zer dago traban zure etxean? Katu ileak nonahi.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Kilimanjaro mendia.
Zure lehen mito erotikoa? Neska patinatzaile bat.
Zure bertuterik onena? Pertsona arrazionala naiz.
Zure akatsik handiena? Arrazionala naiz. Bertutea edo akatsa izan daiteke, egoera zein den.
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Asmo txarrik gabeko guztia.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Jendetasuna, beste “tasun” batzuen artean.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Ez.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Zientzia ikerketarako.