Fernando Alberdi

Izozkigilea

Gelato Festival World Masters lehiaketa entzutetsuan, munduko sorbete onenaren saria irabazi zuen, iazko abenduan, Alberdik (Azpeitia, 1976), mangoa eta Ezpeletako piperra nahasten dituen sorbeteagatik. Gelato Festival World Ranking delakoan ere, lehen ehun izozkigileen artean da. Kamioilaria zen, baina 2008ko krisiaren eraginez hasi zen izozkiak egiten, Carlos Arribas zarauztarrarekin batera eta Alacanteko Unibertsitatean (Herrialde Katalanak) ikasi ondoren. Getarian du izozki denda: Dona Doni. Eñaut Mitxelena.

Ezpeletako piperra duen izozkia. Ez da ohikoa.

Ez da ohikoa izozki munduan, baina Erdialdeko Amerikan-eta mangoari pikantea botatzen zaio jateko.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

Euskaldunok izozkizaleak gara?

Bai, bagara. Gainera, produktua estimatzen dakigunez, ez digute iruzurrik egiten. Oso gustu ona daukagu, bestelako jakiei dagokienez bezala, nire ustez, eta izozkiekin gauza bera gertatzen da.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

Di-da batean

Zerk alaitzen dizu eguna? Alabak.

Eta tristatu? Alabak.

Zerk eragiten dizu barrea? Alabak.

Eta negarra? Alabak.

Zerk haserrearazten zaitu? Laguntasunik ezak.

Bizio bat: Garagardoa.

Plazer txiki bat: Surfa.

Eta sekulako plazer bat? Surfa, halaber.

Zer izan nahi zenuen txikitan? Aktorea.

Eta orain, zer ez zenuke izan nahi? Politikaria.

Postrerako, izozkia? Bonboiak.

Izozkia ala poloa? Izozkia.

Zapore bat? Gazta tarta.

Terrina ala kukurutxoa? Lehen terrina, baina dagoeneko ikasi dut; beraz, kukurutxoa.

Egingo zenukeen zaporea: Buruan pila bat dauzkat egiteko... Pistatxoa.

Izozkigile bat? Carlos Arribas, nire maisua.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.