Aingeru Epaltza
“Zenbaitetan, sobera tematia izaten naiz”
Idazle bat? Gabriel García Márquez.
Opari egiteko liburu bat? Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak (Irene Solà).
Irakurtzeko lekurik onena? Ohea.
Zer gosaltzen duzu? Kafesnea oloarekin, intxaurrekin eta mahaspasekin.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Loa, bainu hotza eta Coca-Cola.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? "Jode!".
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Mendirako planetan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Charles Bukowskirekin.
Pertsonaia historiko bat? Jeronimo apatxea.
Zer dago traban zure etxean? Batzuetan, ni neu.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Himalaia, zortzimilako bati muturra ikustera.
Zure lehen mito erotikoa? Nastassja Kinski.
Zure bertuterik onena? Tematia izaten naiz.
Zure akatsik handiena? Zenbaitetan, sobera tematia izaten naiz.
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Giza ahulezia ttipiak.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Hizkuntza arrotzetarako trebezia.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Ez. Dantzari pena-emangarria naiz, oro har.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Lurpera, Iparraldeko hilerri batean.