“Apala naiz, jenio guztiak bezala”

Idazle bat?
Atxaga, dudarik gabe.
Opari egiteko liburu bat?
Azken garaian, arkeologiarekin lotutakoak.
Irakurtzeko lekurik onena?
Teknologiarik gabekoa.
Zer gosaltzen duzu?
Ezer ez edo kafesnea.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena?
Esnea.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan?
"Nire uste apalean, gezur galanta".
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea?
Kultur arloko gauzetan.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera?
Eskuzabala den edozeinekin.
Pertsonaia historiko bat?
Albreteko Joana.
Zer dago traban zure etxean?
Teknologia.
Joateko asmoa daukazun leku bat?
Kexaa, Araban.
Zure lehen mito erotikoa?
Susan George.
Zure bertuterik onena?
Apala naizela, jenio guztiak bezala.
Zure akatsik handiena?
Egoera bakoitzari egokitzen ez jakitea.
Besteengan errazen barkatzen duzuna?
Harrotasuna, samurra iruditzen zait.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina?
Hizkuntzak ondo jakiteko erraztasuna.
Badakizu aurreskua dantzatzen?
Ez.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako?
Erraustu.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.