Lizar Begoña
“Doraemon da nire lehen mito erotikoa”
Idazle bat?
Marjane Satrapi.
Opari egiteko liburu bat?
Cierva Imperio Perreo (Eddi Circa eta Raxet1).
Irakurtzeko lekurik onena?
Garraio publikoko joan-etorriak.
Zer gosaltzen duzu?
Kafea eta ogi txigortua tomatearekin.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena?
Bainu hotza itsasoan.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan?
“Zer?”.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea?
Kulturan eta janean.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera?
Agenda beti lehertzear duen lagun min batekin.
Pertsonaia historiko bat?
Vesna Vulovic.
Zer dago traban zure etxean?
Alfonbra zahar bat.
Joateko asmoa daukazun leku bat?
Indonesia.
Zure lehen mito erotikoa?
Doraemon.
Zure bertuterik onena?
Autokritika.
Zure akatsik handiena?
Autokritika lar.
Besteengan errazen barkatzen duzuna?
Urtebetetzeez ez akordatzea.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina?
Erabakiak hartzeko gaitasuna.
Badakizu aurreskua dantzatzen?
Ez.
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako?
Zientziarako.