Maribel Aiertza
“Zintzotasunaren aurrean barkabera naiz”
Idazle bat? Julio Cortázar.
Opari egiteko liburu bat? Oraintxe, Sastraka/Maleza.
Irakurtzeko lekurik onena? Etzaulkian, erdi eguzkitan, naturako soinuez inguratuta.
Zer gosaltzen duzu? Hasteko, baso bete ur epel. Ondoren, kafesnea eta ogi xerrak marmeladarekin.
Bestondoari aurre egiteko erremediorik onena? Loa eta ura.
Zein esaldi edo esakune errepikatzen duzu askotan? Hori eginda egon behar zen.
Zertan ez zaizu inporta gehiegitxo gastatzea? Liburuetan, artean eta kulturan, oro har.
Norekin joango zinateke trago batzuk hartzera? Kontatzeko gauza interesgarriak eta modu egokia dituen jendearekin.
Pertsonaia historiko bat? Marie Curie.
Zer dago traban zure etxean? Liburu asko kaxatan, apalen faltan.
Joateko asmoa daukazun leku bat? Aspaldiko asmoa, Lanzarotera. Eta Japoniara berriz.
Zure lehen mito erotikoa? Alain Delon etorri zait gogora.
Zure bertuterik onena? Enpatia edo besteen zapatetan sartzeko gaitasuna.
Zure akatsik handiena? Dispertsiorako joera.
Besteengan errazen barkatzen duzuna? Zintzotasunaren aurrean barkabera naiz.
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Oroimen hobea.
Badakizu aurreskua dantzatzen? Banekien; orain, ez dakit (dakidan).
Lurpera, erraustu ala zure gorpua zientzia ikerketarako? Naturaren erritmoan lurra ongarritzera. Agian, loreren bati jaiotzen lagunduko diot.