Iñigo Etxezarreta: “Ez dakit zer egingo duen ETSk Madril eta Bartzelonako kontzertuen ondoren”

IÑIGO ETXEZARRETA (Gasteiz, 1988) ETS taldeko abeslaria da. 20 Urte Zure Eskutik emanaldiarekin BEC hirutan bete ostean, Konkista aurkeztu dute Gasteizen, listening party batean. Durangoko Azokan ere izango dira, baina bitartean Iekoran (Araba) egon gara Iñigorekin, non bestela? M. Egimendi. Argazkiak: Javi Colmenero.
Omenaldia jaso zenuten udan, monolito eta guzti. Profetak herrian?
Profetak baino gehiago, zorionekoak sentitzen gara. Herriak taldearekin sentitzen duena geuk ere sentitzen dugu herriarekin. Azken urteotan estimulu asko jasotzen ari gara leku guztietatik, eta hori guztia barneratzeko lasaitasuna behar dugu. Guretzat Iekora heldulekua da, babesa. Herriarekin izan dugun harremana zintzoa eta berezia izan da beti, eta gero eta beharrezkoagoa zaigu lotura hori.
“Guretzat Iekora heldulekua da, babesa”
“Konkista diskoak emozio mingarriak, zauriak eta orbainak erakutsi nahi ditu”
“Aurrenekoz egin ditugu bachata, folk edo afrobeat abestiak, baina ETS dira”
“Musika jendearentzat egiten dut, ez jakitunentzat edo musika irakasleentzat”
“Taldekide gehienek ez dakite euskaraz, baina euskaraz abesten dute”
“Oreka bilatu beharko dugu jaietako kontzertuen eta emanaldi handien artean”
Gaztelaniaz hasi zineten abesten. Zergatik egin zenuten euskararako jauzia?
Taldekide gehienak Errioxan bizi zirenez, gure arteko hizkuntza gaztelania zen, eta da. Hala ere, Euskal Herrian jotzen hasi ginenean, modu naturalean egin genuen taldearen euskalduntze prozesua, ia konturatu gabe. Taldekide gehienek ez dakite euskaraz, Errioxakoak dira eta han bizi dira, baina euskaraz abesten dute. Gerora jabetu9 gara zenbaterainoko balioa izan duen keinu horrek, jende askok erreferentetzat hartzen gaitu. Aldi berean, daukagun altxorra babesteko eta belaunaldiz belaunaldi transmititzeko tresna garela sentitzen dut. Hartutako erabakiarekin erabat konforme nago, bat dator10 oraingo nire balioekin.
Zuen kantak ulertzeko hurbildu dira euskarara zaletu batzuk.
Idatzi izan digute Valentziatik, Alacantetik, Madrildik... Batzuetan, bikotekidea euskalduna da eta ETS entzuten dute elkarrekin; are gehiago, bikote batzuek beren kantutzat hartu dute gure abestiren bat. Horrelako mezuak etortzen direnean, hunkitu11 egiten naiz, baita harritu ere, Euskal Herriko gizartearen zati batek ez duelako euskararekiko inolako interesik. Gure kultura geurea da, baina baita guztiona ere. Ez da baztertzailea, justu kontrakoa baizik: mundu osoarekin elkarbanatzeko ondasuna12. Eta kanpora joaten garenean, aurreiritzi gutxiago ikusten dut. Baikorra naiz zentzu horretan, hemendik kanpo euskarak jakin-mina sortzen duelako. Lehen, ateak egunero ixten zirela sentitzen nuen, baina egun irekitzen ari direla ikusten dut.

KOLKOTIK
Definitu ETSren 20 urteko ibilbidea hitz pare batean. Herria eta emozioak.
Biharko egunkarian irakurri nahiko zenukeen berria? Giza eskubideak interes ekonomikoen gainetik lehenesten16 dira.
Nerabezaroan gehien entzun zenuen musika? Punk-rocka.
Noren kontzertua ez zenuke galduko? Duela gutxi ezagutu nuen zuzenekoa, baina gaur egun ez nuke Leivaren kontzertu bat galduko.
Taberna batean sartu eta zuen musika badago jarrita… Lotsatu egiten naiz, gehienbat jendea begira geratzen delako, ez zait asko gustatzen.
Zerk kentzen dizu loa? Barne presioak eta exijentziak.
Eta zerk ematen dizu nazka? Pertsona batzuen harropuzkeriak17.
Larunbat gauerako planik onena? Afaritxoa lagunekin eta pare bat kopa.
Eta igande arratsalderako? Pizza eta pelikula.
Zer janari ez da falta inoiz zure etxeko sukaldean? Gazta.
Nola moldatzen zara kozinatzen? Ez naiz oso sukaldari ona, baina moldatzen naiz.
Zer ateratzen zaizu ondo? Patata tortilla.
Nola ikusten duzu zeure burua 20 urte barru? Musikari lotua, baina askoz lasaiago. ETSrekin uste dut ezetz.
Zerk ematen dizu beldurra? Bakardadeak.
Bizitzako plazer txiki bat? Txokolatea, gaur-gaurkoz18 egunero behar dut plazertxo hori bazkaldu eta afaldu ondoren.
Nor da zuretzat heroia? Beste pertsona batzuk luzaroan zaintzen dituzten pertsonak, nire amak amona bezala.
Ahotsa zaintzeko erremediorik onena? Parrandarik ez egitea, argi eta garbi.
Zure bizitzako leloa? Konkista dezagun lehenengo geure burua, geure bizitzaren jabe egiteko.
Labur, nolakoa da Iñigo Etxezarreta? Arduratsua, oso perfekzionista, legala, baina musikarekin obsesionatua.
1. Ikusgarritasun: visibilidad (es), visibilité (fr).
2. Mingarri: min ematen duena.
3. Orbain: cicatriz (es), cicatrice (fr).
4. Itsaskor: pegadizo, -a (es), accrocheur, -euse (fr).
5. Aurrenekoz: lehen aldiz, lehenbizikoz.
6. Errepika: estribillo (es), refrain (fr).
7. Gako: clave (es), clé (fr).
8. Noizbait: alguna vez (es), de temps en temps (fr).
9. Jabetu: konturatu, ohartu, kontziente izan.
10. Bat etorri: ados egon.
11. Hunkitu: emocionar(se) (es), s'émouvoir (fr).
12. Ondasuna: bien (es), bien (fr).
13. Agortu: bukatu, amaitu.
14. Etengabe: gelditu gabe, atsedenik hartu gabe.
15. Alboratu: baztertu, alde batera utzi.
16. Lehenetsi: nahiago izan, hobetsi.
17. Harropuzkeria: fanfarronería (es), fanfaronnerie (fr).
18. Gaur-gaurkoz: hoy por hoy (es), aujourd'hui (fr).
