Xabar Illarregi: “Tafallan bertso-eskola egotea ikaragarria da”

XABAT ILLARREGI MARZOL (Leitza, 2001) Nafarroako bertsolari txapelduna da iazko azarotik. Txapelketako finalean, ozta1 irabazi zion buruz burukoa2 Joanes anaiari. Datorren udazkenean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian lehiatuko da. M. Egimendi. Argazkiak: Javi Colmenero.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia irailean hasiko da. Eta zure prestaketa?
Bertsolariok buruan daukagu ja. Nahi gabe ere, burua bueltaka hasten da, badaki aktibo egon behar duela. Prestaketa, berriz, lanketa progresiboa da, kontzientzia- eta psikologia-lanketa, zeure burua prest ikusi behar duzulako: ezin zara beldurrez eta mamuekin joan Txapelketara. Hori da, nik uste, lehenbiziko fasea, eta denoi hasi zaigula uste dut, nahiz eta zazpi hilabete falta. Lanketa teknikoa egiten uda aurretik hasiko naiz: doinuak probatzen, beste errima batzuk bilatzen, ideiak lantzen... Lortu behar da Txapelketara fresko ailegatzea, baina entrenatuta. Oreka14 hori bilatu behar da, nahiz eta oso zaila izan eta ez egon beti gure esku.
“Nafarroako txapelak datozen erronka berriei eusteko indarra eman dit”
“Bertso-eskolak eusten dio gaur egun bertsolaritzari”
“Ez da erraza ume batek helduarora arte segitzea bertsolaritzan”
“Txapelketa Nagusian ez dut begiratuko atzerantz, aurrerantz baizik”
“Korrika gauza ederra da euskaldunontzat, oso motibagarria”
“Ohe azpian daukat Nafarroako txapela”
Nafarroako txapeldun izanda, erantzukizun15 handiagoa sentituko duzu oraingoan?
Ez dut uste presioa eragingo didanik, motibazioa baizik. Ongi atera zaidan txapelketa batetik nator eta horrek, beste baten hasieran, poza eta motibazioa dakartza: neure burua gauza onak egiten ikusi dut, eta horrek laguntzen dit sinesten datorrenean ere lor dezakedala. Presio gisa hartzea oso estrategia txarra litzateke, eta ez dut hala hartzen. Bi txapelketa eta bi mundu ezberdin dira, beraz, ez dut begiratuko atzerantz, aurrerantz baizik.

KOLKOTIK
Non gorde duzu txapela? Ohe azpian daukat.
Gogoan duzu zure lehen plaza? Leitzako zineman, eskolarteko txapelketa izango zen, 10 bat urterekin.
Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazteko faboritoa? Ez dakit, oraindik ez da izena emateko epea zabaldu, kar-kar!
Oholtzara igo aurreko maniaren bat? Ebaki bat hartzea bertso-eskolako norbaitekin.
Zerk galarazten25 dizu loa? Bertsolaritzak askotan, buruan bertsotan aritzen naizelako.
Biharko egunkarian irakurri nahiko zenukeen berria? Nafarroan gero eta bertso-plaza gehiago daudela.
Miresten26 duzun pertsonaia historiko bat? Manuel Lasarte bertsolari leitzarra.
Zer egiten duzu erlaxatu beharra duzunean? Korrika, edo mendira joan.
Zer ikusten duzu ispiluaren aurrean jartzen zarenean? Gero eta ile urdin27 gehiago, kar-kar!
Nola ikusten duzu zeure burua 20 urte barru? Bertsotan, espero dut. Bestela, bertsozale.
Bizitzako plazer txiki bat? Lagunekin afaltzea.
Zerk ematen dizu lotsa? Gauza askok, jendaurrean dantza egiteak, adibidez.
Eta beldurra? Bertsolaritzarekin aspertzeak.
Gaur egungo bertsolari bat? Nerea Ibarzabal.
Txikitan erreferente izan zenuena? Julio Soto.
Zer dauka ona bertsolaritzak? Jende piloa ezagutzen duzula.
Eta txarra? Jendaurreko presioak eragin ahal dizula.
Zure bizitzako leloa? Gaur bizi, bihar igual ez gara-eta egongo.
Labur-labur, nolakoa da Xabat Illarregi? Oso lagunartekoa28, baina bakarrik egotea ere gustatzen zaiona.
1. Ozta: kostata, zailtasun handiz.
2. Buruz buruko: individual (es), individuel, -elle (fr).
3. -(r)en itzalpean: bajo la sombra de (es), dans l'ombre de (fr).
4. -(r)en baitan: -(r)en barruan.
5. Loraldi: florecimiento (es), essor (fr).
6. Erabateko: absoluto, -a (es), absolu, -e (fr).
7. Belaunaldi: generación (es), génération (fr).
8. Gai-jartzaile: bertso-saioetan kantatzeko gaiak jartzen dituen pertsona.
9. Bestelako: desberdin, ezberdin.
10. Eredu: ejemplo (es), exemple (fr).
11. Pizgarri: estímulo (es), stimulation (fr).
12. Helduaro: madurez (es), maturité (fr).
13. Lanketa: trabajo (es), travail (fr).
14. Oreka: equilibrio (es), équilibre (fr).
15. Erantzukizun: responsabilidad (es), responsabilité (fr).
16. Datza: oinarritzen da.
17. Funtsezko: fundamental (es), fondamental, -e (fr).
18. Irudikatu: imajinatu.
19. Ikuspegi: perspectiva (es), perspective (fr).
20. Oztopo: traba, zailtasun, eragozpen.
21. Erantsi: gehitu.
22. Eskuragarri: accesible (es), accessible (fr).
23. Xume: modesto, -a (es), modeste (fr).
24. Izu: beldur handi, ikara.
25. Galarazi: impedir (es), empêcher (fr).
26. Miretsi: admirar (es), admirer (fr).
27. Ile urdin: cana (es), cheveu blanc (fr).
28. Lagunarteko: sociable (es), sociable (fr).
