heltzear web

MADDI ANE TXOPERENA IRIBARREN (Hendaia, 1994) bertsolariak Xilaba Bertsolari Txapelketa irabazi berri du, urtarrilaren 31n. Txoperena Iribarren idazleak, berriz, bere hirugarren nobela kaleratuko du egunotan, Zaldi bat, Txalaparta argitaletxearekin. M. Egimendi. Argazkiak: Javi Colmenero.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

Zer kontatzen du Zaldi bat liburuak?
Hari nagusi bat dauka, eta tartean, hainbat kontakizun labur. Hari horretan, Miren da ahots nagusia, 30 bat urteko emakumea, herri ttipi batean bizi dena. Sei hilabeteko umea du eta, hortik pixka bat askatzeko, astean behin mendira joaten hasiko da, ordubeteko bueltatxoa egitera. Han zaldi bat aurkituko du eta, pixkanaka, harreman berezia sortuko da bien artean. Aldi berean, zaldiak Unai ekarriko dio gogora, Mirenen lagun zena4, duela urte batzuk hildakoa.

“Aurreko bi nobelekin sariketetara jo nuen zuzenean, autoestimu faltagatik edo”

“Sariei esker jasotzen duzun diruak ez dizu bizirauteko aukerarik ematen”

“Poesia eta ipuina oso gustuko ditut, baina niretzat errazagoa da nobela”

“Xilabako txapela nolabaiteko “zama” ere ari zait bihurtzen”

“Ez dut hobeto egingo bertsotan txapela lortu dudalako”

“Oso-oso korrikazalea naiz, euskal herrian dauden ekimen politenetako bat da”

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

Hilabete igaro da txapela jantzi zizutenetik. Ongi asentatua duzu buruan?
Uste dut jada sinetsi dudala. Lehenbiziko egunak pixka bat eroak izan ziren, kazetariak, elkarrizketak... halako euforia-giro moduko batean egon nintzen. Neke handia nuenez pilatuta, atseden hartzea izan dut helburu. Txapelaren ondorioz, saio nahikotxorako deitzen ari zaizkit. Poztasun handiz hartzen dudan arren, arduraz ere bai, txapela nolabaiteko21 “zama” ere ari zaidalako bihurtzen. Plazetan ongi kantatzeko obsesioa daukat, baina dagoeneko gustura aritu naiz saio batzuetan eta orain arte bezala kantatuko dudala uste dut. Saiatuko naiz nire onena22 eskaintzen toki bakoitzean, txapela eskuratzeagatik ez dut hobeto egingo bertsotan.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.

bidean web

KOLKOTIK

Non jarri duzu txapela? Oraindik trastelekuan dago. Asmoa da etxeko egongelan jartzea.
Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazteko faboritoa? Maialen Lujanbio.
Oholtzara25 igo aurreko maniaren bat? Komunera joatea.
Zerk galarazten26 dizu loa? Ezerk ez.
Biharko egunkarian irakurri nahi duzun berria? Euskal errepublika independentea sortu da.
Miresten27 duzun pertsonaia historiko bat? Mari Luixa Erdozio bertsolaria.
Zer egiten duzu erlaxatu nahi duzunean? Mendira edo igeri egitera joan.
Zer ikusten duzu ispiluaren aurrean jartzen zarenean? Egunaren arabera, kar-kar!
Nola ikusten duzu zeure burua 20 urte barru? Antzeko, baina zimur28 gehiagorekin.
Bizitzako plazer txiki bat? Lagun on batekin otordu on bat egitea.
Zerk ematen dizu lotsa? Harroegia izateak.
Eta beldurra? Hurbileko norbait hiltzeak.
Eleberri idazle bat? Annie Ernaux.
Gustuko eleberri bat? Azken etxea (Arantza Urretabizkaia, Pamiela).
Bertsolari bat? Alazne Untxalo.
Zer dauka ona literaturak? Dena, kar-kar!
Eta txarra? Norberaren29 alde txarrak agerian30 uzten ahal dizkizula, baina ona ere izan daiteke.
Zer dauka ona bertsolaritzak? Jolasa.
Eta txarra? Bertsolaritzaren barruko botere-harremanak.
Zure bizitzako leloa? Saiatu!
Labur-labur, nolakoa da Maddi Ane Txoperena? Burugogorra.

1. Itzalpe: sombra (es), ombre (fr).
2. Bertze:
beste.
3. Osteko:
ondoko, geroko, hurrengo.
4. Zen:
difunto, -a (es), défunt, -e (fr).
5. Huts:
mero, -a (es), seul, -e (fr).
6. Zurruntasun:
rigidez (es), rigidité (fr).
7. At:
fuera de (es), hors de (fr).
8. Gogoan (eduki):
tener en mente (es), garder à l'esprit (fr).
9. Islatu:
plasmar (es), révéler (fr).
10. Ezinbestean:
necesariamente (es), nécessairement (fr).
11. Ehuneko ehunean:
al cien por cien (es), à cent pour cent (fr).
12. Aitortza:
reconocimiento (es), reconnaissance (fr).
13. Murgildu:
sumergir(se (es), (se) plonger dans (fr).
14. Trostan:
al trote (es), au trot (fr).
15. Lauhazka:
a galope (es), au galop (fr).
16. Erran:
esan, adierazi.
17. Aski:
nahiko, dezente.
18. Bermatu:
garantizatu, ziurtatu.
19. Biziraun:
sobrevivir (es), survivre (fr).
20. Aunitzetan:
askotan, sarritan, maiz.
21. Nolabaiteko:
de algún modo (es), d'une certaine manière (fr).
22. Nire onena:
lo mejor de mí (es), le meilleur de moi-même (fr).
23. Oroitarazi:
gogorarazi, gogoratzera behartu.
24. Final-laurden:
cuartos de final (es), quart de finale (fr).
25. Oholtza:
agertoki.
26. Galarazi:
impedir (es), empêcher (fr).
27. Miretsi:
admirar (es), admirer (fr).
28. Zimur:
arruga (es), ride (fr).
29. Norberaren:
propio,-a (es), propre (fr).
30. Agerian:
al descubierto (es), à découvert (fr).

 

 


Elkarrizketa/erreportaje osoa irakurri nahi duzu? Hil honetako aldizkaria salgai dago kioskoetan; era berean, harpidetza egin dezakezu: digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.