MAITANE ETXEBERRIA MARTINEZ eskubaloi-jokalaria (Lezo, 1997) Donostiako Bera Bera taldeko kapitaina da. Hamalau urte darama Ohorezko Mailan1. Liga, Superkopa, Erreginaren Kopa... hainbatetan irabazi ditu. Zilarrezko domina ere bai, Espainiako Selekzioarekin, 2019ko Munduko Kopan. M. Egimendi. Argazkiak: Javi Colmenero.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.
 

Haatik, kostatu egiten da hedabideetan agertzea.
Bai, hori da. Bera Bera beti aritu izan den arren hor goian lehian, beti eskatzen digute gehiago, alde guztietatik. Geuk ere beti irabazi nahi dugu, baina hor dago presioa: goian egon behar dugu telebistan segundotxo ba­tzuk ateratzeko. Taldean, kanpoko presio hori alde batera utzi eta geure buruari erreparatzen saiatzen gara. Badaukagu presioa gure artean, baina desberdina: ondo biziz gero, ez du zertan txarra izan.

“Telebistan segundotxo batzuk ateratzeko, goian egon behar dugu beti”

“Talde-lana da Bera Beraren maila onaren gakoa”

“Bera Beran gaudenok eskubaloia dugu bizibide bakarra, oraingoz”

“Aukerak izan arren, asko pentsatu ondoren, Bera Beran jarraitzea erabaki dut” 

“Taldeak zaleekin duen harremana ez da edozein klubetan aurkitzen”

“Ez dakit helduko naizen Illunbeko pabiloi berrian jokatzera”


Bera Beraren palmaresa izugarria da. Nola lortzen da maila horri eustea hainbeste urtean?
Ni nagoenetik, behintzat, kluba beti izan da oso langilea. Hasieratik izan ditudan taldekideak oso zorrotzak3 izan dira beti, eta hori urtetik urtera eta taldetik taldera transmititu da. Jokalari batzuk joan egin dira, baina geratu garenok transmisio-lan hori egiten saiatu gara. Azkenean, talde-lana da gakoa.

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.
 
Eta eskubaloiko Euskal Selekzioa? 
Badago, baina azken urteotan bi selekzioen datek bat egin dute eta ezin izan gara joan. Euskal Selekzioak Galiziaren, Kataluniaren, Valentziaren... aurka jokatzen du, besterik ez. Espainiako Selekzioak, aldiz, Joko Olinpokoetara iristeko aukera ematen du. Hemengo selek­zioarekin hori lortu ahalko balitz, bertan jokatuko nuke agian, baina oraindik ez da posible. Futbolak ez badu lortu, pentsa beste kiroletan... 

Artikuluaren zati hau bakarrik  harpidunek ikus dezakete. Mesedez, hemen klikatu harpidetza egiteko eta artikulu osoa ikusi ahal izateko.
 

KOLKOTIK

Miresten duzun eskubaloi-jokalari bat? Esther Arrojeria.
Zer da Bera Bera zuretzat? Etxea, familia...
Zer dauka ona eskubaloiak? Dena.
Eta txarra? Sakrifizioa, nekea...
Zure bertuterik handiena? Bai zaila! Ez dakit neure buruaz hitz egiten... 
Eduki nahiko zenukeen eta ez daukazun dohaina? Ondo dantzatzea.
Bizitzako plazer txiki bat? Eguzkitan lasai irakurtzen egotea.
Asko gustatzen zaizun jatekoa? Txokolatea.
Sukaldari ona zara? Gustatzen zait, baina ez daukat denbora askorik.
Zer ateratzen zaizu oso ondo? Patata-tortilla.
Zer izan nahi zenuen txikitan? Ziurrenik, ile-apaintzailea edo, kar-kar!
Zer albiste irakurri nahiko zenuke biharko egunkarian? Munduan bukatu dela bortizkeria10.
Zerk ematen dizu amorrua? Injustiziek.
Zerk ematen dizu lotsa? Gauza askok... Neure buruaz hitz egiteak, adibidez.
Zerk beldurtzen zaitu? Oraintxe bertan, munduaren egoerak.
Sakelakoa etxean ahazten bazaizu... Oso garrantzizko zerbaiten zain ez banago, ez naiz bila joaten.
Nor da zuretzat heroia? Maria Angeles amona.
Zer egiten duzu erlaxatu beharra daukazunean? Paseatu.
Nola ikusten duzu zeure burua 20 urte barru? Ufa! Ez dut imajinatu nahi, baina lanean.
Labur-labur, nolakoa da Maitane Etxeberria? Lotsatia eta eskuzabala.

1. Ohorezko Maila: División de Honor (es), Division d'Honneur (fr).
2. Agerikotasun: visibilidad (es), visibilité (fr).
3. Zorrotz: exigente (es), exigeant, -e (fr).
4. Sekulako: paregabe, aparteko, bikain.
5. Arerio: adversario, -a (es), adversaire (fr).
6. Lehenetsi: priorizar (es), donner la priorité -á (fr).
7. Azpimarratu: subrayar (es), souligner (fr).
8. Igarri: antzeman, nabaritu, sumatu.
9. Itogin: gotera (es), gouttière (fr).
10. Bortizkeria: violencia (es), violence (fr).

 


Elkarrizketa/erreportaje osoa irakurri nahi duzu? Hil honetako aldizkaria salgai dago kioskoetan; era berean, harpidetza egin dezakezu: digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.