Ane Elordik eta Igor Elorduik Teresa del Valle oroituz. Gurutzatzen diren memoriak omenaldi ekitaldian hartu zuten parte pasa den hilean, Korrikaren eta AEKren izenean, hurrenez hurren1. Izan ere, Teresa del Valle antropologoak (Donostia, 1937-2025) osorik egin zuen 4. Korrika (Atharratzetik Iruñera, 1985ean) antolakuntzaren furgonetan, eta orduan bizi eta jasotako esperientzietan oinarritu2 zen Korrika, rituales de la lengua en el espacio (Anthropos, 1988) saiakera idazteko. Elordik eta Elorduik, omenaldia Korrikaren eta AEKren betiko esker ona erakusteko aukera zela aitortzeaz batera, Edurne Brouard hainbat Korrikatako arduradun izandakoaren hitzak gogorarazi zituzten: “Teresa del Vallek Korrika doktoretza tesiaren mailara igo zuen, arazo handiak geneuzkan garaian”. Bi iragarpen3 ere egin zituzten: 24. Korrikak Teresa del Valle gogoan izango duela, eta AEKk haren liburua euskarara itzuli eta argitaratu egingo duela.

1. Hurrenez hurren: ordena horretan.
2. Oinarritu:
basar(se) (es), (se) baser sur (fr).
3. Iragarpen:
anuncio (es), annonce (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.