AEKren Praktikatu zerbitzuak aurtengo udaberrirako antolatutako Kirola eta Natura txangoen datak argitaratu ditu. Apirilaren 21ean izango da lehena, Arabako Aiaraldean, Etxaurren eta Eskorrieta artean. Familientzat egokia da, ipuin kontalaria ere izango baita bertan. Hurrengoa Santurtziko Serantes mendian egingo den orientazio proba izango da, maiatzaren 5ean. Maiatzaren 26an, berriz, beste orientazio proba bat egongo da Gatikan, familientzako modukoa, Butroeko gazteluaren inguruan. Eta, azkenik, ekainaren 16an, Pagomakurretik Itxinarainoko zeharkaldia (bertsolariek lagundutako ibilaldia). Horiek egun bateko txangoei dagokienez. Izan ere, urtero bezala, bi asteburu antolatu ditu Praktikatuk, Urtxintxa eskolarekin batera, Urduñako Tertanga aterpetxean: maiatzaren 18-19an eta ekainaren 1-2an. Aurrerago zabalduko dira xehetasun gehiago, baina gorde datak zuen agendan! Informazio gehiago eta izena emateko epeak,