Galesko Boom Cymru telebistako S4C katearen bisita izan dute Orioko AEKn, Gwilym Bowen Rhys abeslariak aurkeztuko duen erreportajea grabatzen ari direlako. Asmoa da Galesen eta Euskal Herriaren arteko antzekotasunak aztertzea geografiaren, hizkuntzaren eta kulturaren inguruan. Horretarako, galestarrak Oreka TX taldearekin, Herri Urratsen, Albaola faktorian... egon dira irudiak grabatzen, baita Orioko Herri Ikastolan eta AEKren euskaltegian ere. Erreportajea galesez eskainiko dute, euskarazko azpitituluekin. Bestalde, Ekuadorreko Sisariy elkarteko kitxuak ere izan dira AEKn. Bost egunez ibili dira gurean Sakipuna proiektuan sakontzeko, AEKren laguntzaz osatzen ari baitira. Izan ere, AEKren moduko erakunde bat sortzea dute xede, baita kichwa wasi bat (kitxua etxea) irekitzea ere. Hori dela eta, AEKk eskainitako formazio saioetan hartu dute parte, hainbat gai lantzeko: berdintasun politika, euskaltegien egitura eta funtzionamendua, mintzapraktika, Korrika, baliabide didaktikoak eta prestakuntzaren jarraipena...