Abian da berriro Solaskide programa. Nafarroako Gobernuak sustatua, lurralde osoko ikastetxeetan eskaintzen da urtero. Xedea da ikasleek ahozkotasuna euskaraz lantzea eta gazteak hizkuntza egiaztatzeko agiriak lortzeko prestatzea. AEK-ko irakasleek hainbat lekutan egiten dituzte saioak: Martzilla, Tafalla, Fontellas, Lekaroz, Larraintzar, Agoitz, Garralda, Lizarra, Egues, Iruñea, Berriozar eta Burlata. Hartzaileak DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleak dira, A eta D ereduetakoak. Hamasei saio egiten dira urtean, 50 ikastetxetan baino gehiagotan, eta 1.000 ikaslek baino gehiagok hartzen dute parte.