Xanti Hidalgok irabazi du Meatzaldeko Elez lehiaketaren 25. edizioa, Janela bat lanarekin. Ia 100 idazki labur jaso dituzte AEKren Meatzaldeko euskaltegietan, eta Hidalgok eskuratu du Argizaiola sari nagusia. Meatzaldeko lehen eta bigarren sariak, berriz, Ramontxu Tezanosentzat eta Argiñe Etxezarragarentzat izan dira, Manflorita eta Oskarbi narrazioengatik, hurrenez hurren1. Bestalde, aurten 25. edizioa izateagatik eman duten sari berria, Ahozko Narrazioa, Ayra Fernandezek lortu du, Adimen artifizialaren inguruko hausnarketa aurkeztuta. Gainera, Meatzaldeko euskaltegietako zortzi ikasle ere saritu dituzte, maila bakoitzeko bi: Juanjo Cornejo eta Pako Ayestaran (A maila), Javi Mazon eta Ana Rosa Berzosa (B1 maila), Jennifer Mendivil eta Andoni Torres (B2 maila), eta Maren Perez eta Uxue Reche (C1 maila). Sariak banatzeko ekitaldia Trapagarango Olaso Jauregian egin zuten, eta Mikel Martinezen Hamalau antzerki ikuskizunaz disfrutatu ostean, mokadu2 batekin bukatu zen ekitaldia.

1. Hurrenez hurren: ordena horretan, hurrenkera horretan.
2. Mokadu: aperitibo, aperitifa.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.