Pasaiako Mintzalagun egitasmoak Udalaren Bokale lantaldearen sari jaso du. Bokalek, alegia, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak, herrian euskararen sustatzaileak izan diren ekimenak eta pertsonak saritzen ditu, eta aurtengo sariak Mintzalagun egitasmoko bidelagun eta bidelariei eta Pasaiako Gau Beltzaren antolatzaileei ematea erabaki du. Pasai Antxoko kultur etxean egin zuten sari banaketa, azaroaren 15ean, ehun bat lagun bildu zituen ekitaldian. Pasaiako Mintzalagun ekimena iazko ikasturtean jarri zen berriro martxan urte askoan geldirik egon ondoren. Udalaren dirulaguntzaz, Pasai Antxoko Txirrita AEK euskaltegiak antolatzen du (Praktikatu zerbitzuaren bitartez), udal euskaltegiarekin elkarlanean. Ikasturte honetan ere abiatu dira mintzalagun taldeak Pasaian. Oraingoz, 66 lagun biltzen dituzten 16 talde osatu dira, Pasai Antxoko gurasolagun taldea barne. Ekintza osagarriak ere antolatuko dituzte aurrerantzean, talde txikiak elkartu eta parte-hartzaileen arteko harremanak sendotzeko.



Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.