Zazpikaleetan AEKren hainbat zerbitzu, Lizardi euskaltegia eta Kalderapeko kulturgunea batzen dituen eraikinaren 25. urtemuga ospatu zen, abenduaren 15ean, Txakur kaleko egoitzan. DJ Elepuntoren musikaz eta Arkaitz Estiballesen eta Ibon Ajuriaren bertsoez gozatzeko aukera egon zen, baita topa egin eta mokadu txiki bat egitekoa ere.
Urtebetetze jaia 2023an Kalderapeko kulturgunean eskainiko diren hainbat ekitaldiren abiapuntua izan zen, kulturgunea dinamizatzea baita AEKren asmoa. Hala, elkarreragina bilatuko da beste eragile batzuekin, Zazpikaleetako euskarazko kultur giroa suspertzeko. Eta datorren ikasturtean Lizardi AEK euskaltegiak 40 urte beteko dituenez, ikasguak hartuko du ondoren lekukoa.
Txakur kaleko 1. atariko eraikinak 1997ko irailean hartu zuen bizia, birmoldaketa osoaren ostean. Hain zuzen ere, Surbisa enpresa publikoaren saria jaso zuen lan horregatik. Kalderapeko (taberna, jatetxea eta kulturgunea) dago beheko solairuan. Lizardi AEK euskaltegia, lehen hiru solairuetan. Eta azken bietan, Bilboko, Bizkaiko eta Euskal Herriko AEKren bulegoak, Ahize-AEK, Praktikatu, AIZU! eta Euskaratu zerbitzuekin batera.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.