Aldizkari honetan, 2022ko urtarrilean (463. zenbakia) eman genuen Union Tutera kirol talde herrikoiaren berri. 2021eko udan sortua, Nafarroako Erriberakoa ez da ohiko futbol taldea, besteak beste euskararen normalizazioa bultzatu nahi duelako Ebro ibaiaren lurretan (AEK da taldearen sustatzaileetako bat, eta jokalariek haren logoa daramate kamisetaren mahuketako batean). Halaber, taldeak genero berdintasuna, sexu dibertsitatea, memoria historikoa eta kultur inklusioa sustatzea du helburu, kirola oinarri hartuta. Genero berdintasunaren alorrean, mutilen futbol talde eta nesken areto futbol talde banarekin egin zuen salto zelaira. Erriberan euskararen presentzia handitzeko bidean, berriz, urte honen hasieran taldeko zazpi jokalari euskara ikasten hasi ziren Tuterako Arrigarai AEK euskaltegian. Oraingoz, maiatzera arte jardungo dute, eta talde naturala osatu dute, 0 mailatik hasi direlako eta ordu kopuru txikian ari direlako, baina euskaltegiko arduradun Iñaki Bakerok dioenez, “lehen hurbilpena baino izan ez arren, gustura dabiltza, eta etorkizunean esperientziak jarraipena izango duelakoan gaude”.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.