Hamar urte joan dira Errigoraren Euskarari Puzka kanpaina lehenengoz egin zenetik. Ekimen honen bidez, Nafarroako erdialdeko eta hegoaldeko ekoizleei laguntzen zaie eta jasotako diruaren % 25 bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da. Hala, hamar urtean 130.000 otzara baino gehiago salduta, euskalgintzaren zakua ederki bete da: 1.800.000 € lortu dira saskiek emandako mozkinekin. Adibidez, joan den ikasturtean Ager eremuan (Nafarroako hegoaldea eta erdialdea) euskara ikasten jardun zuten lagunek 21.000 € jasoko dituzte Errigora bekari esker. Zangozaldeko, Izarbeibarko, Lizarraldeko, Lodosaldeko, Tafallaldeko eta Erriberako 221 ikaslek egin zuten eskaera, ezinbesteko bi baldintza bete ondoren: batetik, administrazio nagusiak (Euskarabidea) ematen duen dirulaguntza eskatzea; bestetik, % 80ko asistentzia bermatzea. Ikasturte honetan ere izango dute beka eskatzeko eta jasotzeko aukera, beraz, bistan da Errigorako saskiak erosteak ekarpen polita egiten diola Ager eremua euskalduntzeari; bidenabar, Erriberako baratzeko produkzio ederraz gozatzeko aukera ematen die erosleei. Udazken honetan, kutxa bakarra egongo da salgai, hasieran bezala. Dagoeneko eska daiteke, azaroaren 9ra arte, www.errigora.eus atarian, eta 50 € balio du.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.