Kichwa Otavalo kultur elkartea kitxuaren aldeko herri ekimen bat sortu nahian dabil, Korrikaren antzeko zerbait. Eta, bidaia horretan, AEK eta Korrika bidelagun izatea nahi du. Hori dela eta, elkartearen ordezkari Luis Alberto Conejok AEKren Bilboko egoitza bisitatu eta Ane Elordi eta Tito Serrano Korrika koordinatzaileekin bildu zen joan den martxoan, esperientziak partekatzeko asmoz. Ekimena gauzatuko balitz, Korrikaren beste ahizpa bat sortuko litzateke Hego Amerikan.