Pirinioetako AEK bere 40. urtemuga ospatzen ari da ikasturte honetan. Idoia Zabaltza Garate euskaltzalearen ekimena izan zen bertan (Agoitzen) euskara eskolak ematen hastea, eta handik urtebetera Josu Eseberri Lopezek jarraitu zion, Aezkoako AEK abian jarriz. 80ko hamarkada hartako aitzindariak 20 bat ikasle izan ziren, bizpahiru taldetan banatuta. Gaur egun, Pirinioetako AEKn, Agoitzen eta Garraldan ez ezik, Erronkarin, Urrotzen, Aurizberrin, Zubirin eta Ezkarozen ere badira euskara ikasten ari diren taldeak (160 ikasle guztira), eta sei irakaslek dihardute lanean eskualdean. Hazkundeak eta historiak merezi dutelakoan, hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu Pirinioetako AEKk ikasturte honetarako. Esaterako, Ruper Ordorika eta Mugalarisen kontzertua izan zuten Agoitzen joan den abenduan, eta hil honen amaieran Ilargi Berria taldearen kontzertua izango dute Urrotzen. Aurrerantzean ere egingo dira gehiago, jakina.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.