AEKren Foruko barnetegian hainbat ikastaro egin dira udan, baina hil honen amaieran 2021-2022 ikasturtea hasiko da bertan. Izan ere, irailaren 27an abiatuko da hilabete iraungo duen lehen ikastaroa, urriaren 22ra bitartekoa. Berez, barnetegiko ikastaroak lau bat astekoak izaten dira, urritik ekainera, eta, euskara eskolez gain, bizimodua bertan eginda, ikas prozesuan azkar aurreratzeko parada eskaintzen dute. Hauek izango dira ikasturte honetako ondorengo txandak: urriaren 25etik azaroaren 19ra, azaroaren 22tik abenduaren 17ra, urtarrilaren 3tik 28ra, urtarrilaren 31tik otsailaren 25era, otsailaren 28tik martxoaren 25era, martxoaren 28tik apirilaren 29ra (apirilaren 11tik 15era, itxita), maiatzaren 2tik 27ra eta maiatzaren 30etik ekainaren 24ra.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.