AEK-k REGCONen (Registro y Deposito de Convenios Colectivos, Acuerdos Colectivos de Trabajo y Planes de Igualdad) erregistratu du bere II. Berdintasun Plana. Hurrengo lau ikasturteetan garatuko da, AEKren eguneroko funtzionamenduan ikuspegi feminista txertatzen jarraitzeko asmoz. Horrela, erakundeak duela bost urte diseinatutako lehen planarekin abiatu zuen bideari segitu nahi dio, bertako kideen berdintasuna bermatuko duten neurriak hartu eta horiek AEKren eguneroko jardunean txertatuta geratzeko. Hortaz, AEK-k xede hauek lortu nahi ditu, besteak beste, II. Berdintasun Planaren bidez: AEK-ko langile guztiak gai izatea eguneroko jardueran emakume* eta gizonen arteko aukera eta tratu berdintasunari buruzko kontzeptuak barneratzeko eta transmititzeko; erakundeko langileek lana, familia eta bizitza pertsonala uztartzeko dauden neurriei eutsi eta etorkizunean sor daitezkeenei bidea ematea; erakundeko lan hautaketan, sustapen arloan eta soldatetan sexu arrazoiengatik diskriminaziorik ez dagoela bermatzea; lan arriskuen prebentzioaren esparruan genero ikuspegia aintzat hartzen duten politikak ezartzea, amatasunaz, aitatasunaz eta edoskitzeaz harago...


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.