Berria egunkariak Eskutik eskura Berria kanpaina abiatu du, proiektuaren etorkizuna bermatzeko, batetik, eta euskal kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten jarraitzeko, bestetik. Beste 3.000 Berrialagun behar dituenez urtea amaitzerako, AEKk bat egin du kanpainarekin, euskaldunon egunkari nazionala eta euskalduna delako; eta herri ekimenetik sortua, AEK bezala. Hala, AEKren komunitatea osatzen duten kide guztiek (mintzalagunak eta ikasleak barne) eskaintza berezia izango dute Berrialagun bihurtzean.
Berriak euskal kazetaritzari, euskal komunitateari eta euskarari berari egiten dien ekarpena izugarria da, baina funtsezko tresna ere bada AEKrentzat: Korrikaren eta AEKren jardunaren berri ematen laguntzen digu, eta lagun izan dugu Euskaldunon Egunkariaren sorreratik. Halaber, behar-beharrezko tresna da euskaltegietan.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.