Dagoeneko hainbat lekutan eskura daiteke Korrika arropa. Online dendan eta AEKren euskaltegietan ez ezik, Baiona, Beasain, Bilbo, Donostia, Iruñea, Santurtzi eta Gasteizko dendetan ere (ordutegiak korrika.eus guneko albisteetan daude), non Baionan erakutsitakoa bezalako arropa dagoen. Bernat Etxepare lizeoko desfilera 150 lagun inguru bildu ziren, eta modeloak AEK-ko ikasleak, irakasleak, laguntzaileak eta lizeoko gazteak izan ziren.