Bi obra hauek eskuratu dute saria, ex aequo: Sara Aranbururen Basa mortu, arrotza abortu eta Philip Barendrechtek zein Esteban Martinek elkarlanean eginiko Ate automatikoak izenekoek. Gasteizko Eva Forest Liburutopia liburu dendan jaso dute saria hiru egileek, AEK-ko Artezkaritza Kontseiluko kide Aitziber Balantzategiren eta Ane Elordi Korrika arduradun nagusiaren eskutik. Amaia Irureta, Xabier Etxaniz Rojo eta Usoa Alberdi epaimahaikideen ustez, Basa mortu, arrotza abortu oso ondo landutako ipuina da: “Egileak hitz joko asko eta askotarikoak erabili ditu mezua helarazteko, asmo poetiko eta jostari nabarmenez”. Ate automatikoak ipuinean, berriz, “egileak gai izan dira irudi indartsua sortu eta era egokian erabiltzeko, zuzeneko estiloa eta hitz gutxi baliatuta. Edonola ere, bi ipuinek lortu dute helburua: “Literaturaren bidez, paperik gabeko pertsonen arazoak (edo horietako batzuk, behinik behin) zein diren adieraztea eta halako pertsonekiko enpatia agertzea”.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.