BECen apirilaren 5ean ospatuko den jaialdiak AEK omenduko du, euskararen alde egiten duen lanagatik. AEK esker onez agertu da berria ezagutu duenean: “AEKn euskal herritarrek euskara eroso erabiltzeko baldintzak izatea nahi dugu, eta Zeid Fest Gaztea jaialdiak horretarako aukera ematen du, euskal musikaz giro onean, eroso, aske eta euskaraz gozatzeko gune horietako bat delako”. Jaialdia BECen ospatuko dela eta, AEKk bereziki goraipatu gura izan ditu Barakaldon, Ezkerraldean eta, bertan bezala, Euskal Herriko gunerik erdaldunenetan euskara ikasten ari diren ikasleak eta berbalagunak, euskaraz eroso bizitzeko guneak aurkitzea hain erraza ez den leku horietan egiten duten ekarpenagatik.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.