Kirola eta Natura programak, AEKren Praktikatu zerbitzuak antolatzen duenak, prest ditu ikasturteko azken hiru txangoak, guztiak ere familian, taldean edo bakarka egiteko modukoak. Hala, maiatzaren 15ean, Mairulegorretako kobak bisitatzeko aukera izango da (6 kilometroko joan-etorria eta 2 ordu kobazulo barruan). Ekainaren 12an, berriz, 7 eta 4 kilometroko orientazio ibilbideak egingo dituzte Luzueron (Zierbena). Azkenik, ekainaren 19an, flyscharen ibilbidea, 10 kilometroko txango zirkularra, Itziarko kostaldean. Izen ematea zabalik dago praktikatu.eus/kirolaetanatura atarian. Bestalde, datorren udazkeneko irteerek ere badute eguna: urriaren 23an, Xoxote, Erlo eta Kakueta (Izarraitz mendilerroan); azaroaren 13an, orientazioa Urkiolan; eta, azaroaren 27an, Laudiotik Bilborako ibilbidea, mendiz mendi.