Iñigo Legorburuk irabazi du Meatzaldeko Elez24 izkribu laburren sari nagusia, Haziminak lanarekin. Muskizen jaso du saria, Ana Goitiaren eskutik, 80 bat lagun elkartu dituen ekitaldian. Marta Santxok (Abantoko Axola Euskara Elkarteko kidea), Nere Kaltzakortak (Muskizko Udal Euskaltegiko zuzendaria) eta Arantza Alvarezek (Meatzaldeko AEKko irakaslea) osatutako epaimahaiak, narrazioaren sentikortasuna eta euskara maila balioesteaz gain, kontakizunaren erritmoa eta haria goraipatu ditu, irakurlearen arreta bikain daramatelako istorioaren amaieraraino: “Alaba nerabearen amaren aitortza, alabaren beldur eta kezkak, ama ezkongabearen zailtasunak... bikain elkartu dira kontaketan”. Legorburuk lehen aldiz hartu du parte Meatzaldeko Elez lehiaketan, eta lehenbiziko postua eskuratu. Haatik, ez da lortu duen lehen saria, “180ren bueltan” baititu. Hain zuzen ere, horrexegatik elkarrizketatu zuen AIZU! aldizkariak 2020ko udazkenean: ordurako, 90 literatur sari inguru zituen.


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.