bidean web 

Ekainaren 2an jakingo ditugu ELEZ 26. Mea­tzaldeko izkribu1-lehiaketako irabazleen izenak. Joan den maiatzaren 8an amaitu zen lanak aurkezteko epea, eta edizio honetan 95 idazki jaso dira Meatzaldeko AEKren euskaltegietan. Bi arlo edo kategoriatan bana­tzen da txapelketa: librea eta Meatzaldeko euskaltegietako ikasleena. Bada, lehen kategorian, 18 lan aurkeztu dira (azken urteetan kopurua gorantz doa, poliki-poliki); ikasleen arloan, berriz, maila guztietako 77 idazkik hartu dute parte.
Sariak ezberdinak dira kategoria bakoi­tzean. Txapelketa libreko irabazleak Argizaiola eta 400 € jasoko ditu; Meatzaldeko lehen sail­katuak, 200 €; eta bigarrenak, 125 €. Ikasleen artean, berriz, A1 mailatik C1 mailara arteko txapeldunek tableta bana2 jasoko dute; eta B2 eta C1 mailetako txapeldunordeek, aurikularrak. Bestalde, edizio honetan izan da beste sariketa bat ere: Elez Korrika, Korrika hizpide3 duen atal berezia; horren irabazleak ere tableta eskuratuko du. Hori bai, parte-hartzaile guztiek jasoko dute ELEZ 26. Meatzaldeko izkribu-lehiaketako aurtengo oroigarria⁴. Sariak banatzeko ekitaldia Abantoko Ekoetxean egingo da, 18:30etik aurrera. Irabazle guztiak omendu ondoren, Maria Blancoren bakarriz­ketaz bukatuko da saioa.

ELEZ, lehiaketa ez ezik5, kultur eskaintza ere bada. Aurten, Elena Fernandez idazlea izan dute lagun antolatu diren solasaldietan⁶. Idazle barakaldarrak bere esperien­tziaz hitz egin die euskaltegietako ikasleei, eta istorioa ideia batetik abiatuta⁷ nola eraiki⁸ azaldu die. Trapagarango udal-euskaltegian, Abanton, Muskizko M aretoan, Ortuellan eta Trapagarango AEKn jaso dute idazlearen bisita.


1. Izkribu: idazlan, testu.
2. Bana:
bakoitzak bat.
3. Hizpide:
hitz egiteko gai, mintzagai.
4. Oroigarri:
recuerdo (es), souvenir (fr).
5. Ez ezik:
no solo... sino también (es), non seulement... mais (fr).
6. Solasaldi:
charla (es), conversation (fr).
7. Abiatuta:
partiendo (es), partant (fr).
8. Eraiki:
construir (es), construire (fr).


Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.