Barnetegiko oroitzapen saritua, Xaribari AEKn
Portugaleteko Xaribari AEK euskaltegiko Rocio Melon Santamartaren kontakizunak irabazi du barnetegiko oroitzapenik maiteenaren sariketa. Ondorioz, hark eskuratu du bi lagunentzako bi eguneko egonaldia Lazkaoko Lizargarate landetxean. Honela kontatu digu Melonek joan den udan barnetegian jazotakoa: “Iaz, barnetegi batean egon nintzen, Foruan; semearekin joan nintzen, eta biok oso pozik geunden joateagatik. Kontua da hirugarren egunean positiboa eman nuela COVID proban. Beraz, ez genekien zer egin, eta, gaua zenez, semearekin autoan igo, eta etxera itzuli ginen. Pena handia eman zigun itzultzeak, baina bi egun eman genituen etxean, eta politena izan zen euskaraz hitz egiten jarraitu genuela. Azkenean, ikaskideek logelak antolatu zituzten eta bueltatzeko deitu ziguten. Bukatu arte geratu ginen, eta oso ondo pasatu genuen”. Ongi igaro dezatela Lazkaoko egonaldia ere!