Txotxindau: 17.a, hilaren 17an
Bilboko Indautxu AEK euskaltegian, Txotxindau sagardo jaiaren 17. edizioa prestatzen ari dira, noizko eta martxoaren 17rako. Ekitaldi honetan, sagardoa da protagonista nagusia, baina ez bakarra. Izan ere, bertaratzen direnek izango dute zer egin: afariaren hasieran bost laguneko taldeak osatuta, gau osoan proba edo joko batzuk gainditu beharko dituzte, bai fisikoak bai buruari eragitekoak. 20:15ean hasiko da jaia, eta 20:30ean oihukatuko dute Txotx! Afaldu bitartean hasiko dira jolasak, eta, talde txapelduna nor den jakin eta dominak eta sariak banatu ostean, jaiak sagardoa amaitu arte jarraituko du. Afariko menua ere ez da nolanahikoa izango: txorizoa sagardotan, odolostea plantxan, piper gorri erreak, piperminak, tortillak (bakailaoarekin zein beste era batzuetakoak), gazta, irasagarra eta intxaurrak. Eta nahi beste sagardo, jakina! Gonbidapena irekia da, euskaltegi barrukoentzat zein kanpokoentzat. Hori bai, sarrera (15€) martxoaren 13a baino lehen erosi beharko da,