Otsailean eta apirilean, ikastaldi bereziak Iparraldean
Iparraldeko AEK-k prest ditu neguko eta udaberriko oporretarako antolatutako ikastaldi intentsiboak. Hurrengoak Baionan izango dira, Bernat Etxepare lizeoan, otsailaren 13tik 17ra. Maila guztiak eskainiko dira, ikastaldia molde ona baita hizkuntzarekin lehen harremana ukaiteko zein ulermena eta mintzamena garatzeko, ingurune euskaldunean murgilduta. Guztira, 35 oren izango dira (09:00-13:00/14:00-17:00), ikasleak talde ttipietan eta mailaka batuta, hasiera maila barne. Haatik, ikasle guztiak nahasirik elkartuko dira bazkarirako, baita tailer edo joko zenbait egiteko ere, mintzamena eta ulermena hobetzeko. Apirilaren 17tik 21era ere egongo dira horrelako ikastaldiak, Biarritzeko eta Donibane Garaziko gau eskoletan (maila guztiak), eta Baionako gau eskolan (B1EA prestatzeko). Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko,