AEK-k XI. Didaktika Topaketa egingo du, Donostian
AEK-ko irakasleak martxoaren 5ean batuko dira XI. Didaktika Topaketan, eta lau saio izango dituzte aukeran. Hasteko, Uler-saioak metodologiaren aurkezpena, ahozkoaren ulermenaz jarduteko. Bi hizkuntza garun bakarrean liburuaren egileek, berriz, zientziaren ikuspegitik azalduko dute elebitasunak zer eragin duen hizkuntzaren jabekuntzan eta erabileran. Damolat! unitate didaktikoa ere aurkeztuko da, gazteen artean euskarazko kultura transmititzeko hainbat jarraibide eta ariketa jasotzen dituen lana, hain zuzen ere. Horrez gain, bitartekotzari buruz hitz egingo dute, hau da, hizkuntza baten ikaskuntza prozesuan ebaluatuko den beste trebetasun batez (hartzailea eta emailea aldi berean). Egitarau oparoa, hortaz.