Foruko barnetegia, orain ere zabalik
Berri honen azpiko iragarkiak udako planak egitera bultzatzen ditu AEK-ko ikasleak: martxoaren 18rako udan barnetegira joatea erabakitzen badute, % 25 aurreztuko dute matrikula ordaintzean. Ez da eskaintza makala, baina barnetegiak, bizikletak bezala, ez dira udarako bakarrik. Hor dago, urte osoan ateak zabalik, Foruko AEKren barnetegia, natur gune paregabean eta Urdaibairen bihotzean kokatuta. Hemendik eta ekainaren 24ra arte, hilabeteko ikastaroak eskaintzen jarraituko du, ikasturte hasieratik egin duen moduan (azken hiruhileko honetan, B1, B2 eta C1 mailak). Euskara azkarrago eta modu atseginean ikasteko, ez dago euskaraz bizitzea bezalakorik, baina, horrez gain, hilero 120 eskola ordu ematen dira barnetegian (6 ordu egunean, goizean eta arratsaldean banatuta, astelehenetik ostiralera). Ikastaro hauek euskaran, euskal kulturan eta euskal lurraldean murgiltzeko aukera eskaintzen dute, ikasleak barnetegian bertan geratzen direlako bizitzen denbora tarte horretan. Horrela nahi bada, noski, hurbil bizi direnak etxera joan baitaitezke lotara edota bazkaltzera. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi