AEKren bost euskaltegik oparia jaso dute
Txorien habia kutxa jaso dute opari Azkoitiko, Barakaldoko, Durangoko eta Irungo AEKren euskaltegiek, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen eskutik. Pailazoen esanetan, “munduak herrien hizkuntzak behar ditu, txorien kantuez gain”, eta euskaltegi horiek “euskarari egunero habia goxoa egiteagatik” saritu dituzte. Arrazoi beragatik jaso zuen habia kutxa Andoaingo AEK-k ere, urtarrilaren 29ko Kuikui ikuskizunaren barruan, baina ezin argazkirik erakutsi, orduan aldizkaria inprimategian zelako.