Pandemiaren ondorioz bi urtez egin barik egon ostean, apirilaren 30ean izango da, Sopelan, txapelketaren XXVII. edizioa. Ohi legez, parte hartzaileek atsotitzak asmatu beharko dituzte bertso bidez emango zaizkien pistei erreparatuta. Lehen fasea goizean egingo da, Algortako Bertsolari Eskolakoek idatzitako bertsoei jarraikiz. Tabernaz taberna ibiliko dira guztiak herrian, musikariak lagun. Gero, Artadi garagardotegian bazkaldu, eta talde finalistek bigarren faseari ekingo diote, Ainhoa Agirreazaldegiren eta Etxahun Lekueren bertsoak zuzenean entzunda. Bizpahiru laguneko taldeek har dezakete parte, eta izena emateko epea apirilaren 4tik 25era bitartekoa izango da, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean. Izena emateaz gain, komeni da www.aek.eus webgunean ikusgai dagoen atsotitz zerrenda ikastea eta gainerako arauak irakurtzea...

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.