Abian dira Zarauzko egoitza berrian
Euskaltegia estreinatu dute Zarauzko AEKn, eta pozik hasi dute ikasturtea ikasleek zein irakasleek. Irakasle batek dioenez, “gustura gabiltza denok. Euskaltegi zaharra ezagutzen zutenek honela esaten digute, irribarrez: 'A zer aldea lehengotik hona, ezta?'”. Une honetan, 50 bat ikasle daude euskaltegian, bost ikastaldetan eta A1+, A2, B1, B2 eta C1 mailetan banatuta. Eskolak ematen, berriz, lau irakasle. Hauek dira orain Zarauzko AEKren erronka nagusiak: “Ikasleek euren helburuak lortzea eta, bitartean, ondo pasatzea; herritarrei gure berri ematea; eta kanpo jarduerak aurrera eramatea”.