Irakurtzea gustuko dutenek lagun artean liburuez mintzatzeko aukera izango dute, hilean behin, Donostiako Irrintzi AEK euskaltegian (Iztueta kalea, 3). Astelehen arratsaldeetan elkartuko dira, eta dagoeneko eman dute ikasturte honetako daten eta idazleen berri. Hauek dira esku artean ibiliko dituzten liburuak: azaroaren 18an, Babilonia (Joan Mari Irigoien); abenduaren 16an, Nora ez dakizun hori (Irati Jimenez); urtarrilaren 27an, Maitasun kapitala (Karmele Jaio); otsailaren 17an, Izotz ura (Lide Hernando); martxoaren 17an, Emakume izoztua (Annie Ernaux); apirilaren 28an, Carvalho Euskadin (Jon Alonso); eta maiatzaren 19an, Dimisioa (Juan Luis Zabala). Xabier Etxaniz Rojo idazle eta Groseko Irrintzi AEKko irakasleak gidatuko ditu saioak.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.