Oarsoaldeko mikroipuin lehiaketa
Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiko Eva Rodríguezek irabazi du Oarsoaldeko AEKk antolatutako IV. Mikroipuin Lehiaketa. Hau izan da ikasleei botatako erronka: 'Amua' hitza baliatuta, gehienez 150 hitzeko ipuina idaztea. Irudimentsu aritu dira partaide guztiak, baina epaimahaiak Rodríguezen Alain eta olagarroa ipuinari eman dio puntu gehien. Bestalde, lehiaketako mikroipuin onenak argitalpen batean bildu dituzte, eskualdeko lau idazleren narrazio banarekin batera: Lezoko Aitor Salaberriaren Giltzapean, Oiartzungo Goiatz Labandibarren Matamua, Oreretako Oier Guillanen Amua eta Pasaiako Iratxe Esnaolaren Amu euria.