Aurten ere antolatu dira asteburuko barnetegiak Nafarroan. Alde batetik, Arantzan egingo dira bi, maiatzaren 10etik 12ra eta 17tik 19ra bitarteko asteburuetan. Lehenengoa B2 eta C1 mailetako ahozko azterketak lantzeko izango da; bigarrena, A2.2 eta B1.1 mailetako ikasleentzat. Horien kostua, 184 euro. Bestalde, Iruñean bi hiri barnetegi egongo dira, maiatzaren azken asteburuan (25ean eta 26an). Edukiari dagokienez, A2.2-B1.1 mailako taldearen helburuak izango dira ikasitakoa praktikan jartzea, larunbat osoa eta igande goiza euskaraz bizitzea (ahozkotasunari lehentasuna emanda), hizkuntza erabiltzeko beldurrak ezagutzea, horiei buruz hausnartzea eta aurre egiteko estrategiak ezagutzea. B1.2-B2-C1 mailako taldea ere euskaraz biziko da larunbat osoan eta igande goizean, eta hor ere ahozkotasuna lehenetsiko da; gainera, ikasleek hizkuntzaren erabileraz hausnartuko dute, zailtasunak, beldurrak eta estrategiak identifikatzeko. Azken xedea, euskaldunak izateaz harro sentitzea. Eskolak eta larunbateko bazkaria daude prezioaren barnean (102 euro), baina lotarako tokia eta bestelako otorduak ikaslearen kontu izango dira. Apirilaren 8an zabalduko da barnetegi horietan izena emateko epea, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta helbidean edo 948 274 160 telefono zenbakian.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.