AEK-k Korrika kulturalaren bidez bi urterik behin emango duen dirulaguntza Olatz Salvador Zaldua eta Ines Osinaga Urizar musikariek aurkeztutako #badon proiektuak jasoko du lehen edizio honetan. Korrikaren arduradun Asier Amondoren esanetan, epaimahaiak “lan zaila” izan du garailea ebazteko, “oso maila oneko 13 egitasmo” aurkeztu direlako. Haatik, azpimarratu du Maria Riverok, Amaia Merinok, Aguxtin Alkhatek, Yurre Ugartek eta Irantzu Lekuek osatutako epaimahaiak “aho batez” hartu duela erabakia. Hala, epaimahaikideek proiektu sarituak sorkuntza prozesuari ematen dion garrantzia balioetsi dute, baita orain arte ertzetan egon diren ideiak, ahotsak, gorputzak... erdigunera ekarri nahi izatea ere. #badon proiektuak (www.badon.eus) hausnarketa artistiko kolektiborako sormen laborategia proposatzen du: euskal literatura, musika, arte plastikoak, antzerkia, dantza eta bestelako adierazpenen inguruan gorpuztuko da bidea, hainbat artista eta diziplinaren arteko elkarlana bultzatuta. Azken batean, euskal kulturaren transmisiorako egitasmo sendoak eraikitzea da erronka. Korrika-AEK Bekaren (23.000 €) xedea da euskal kulturaren baitako sormen lanak bultzatzea. Ondorioz, 23. Korrikatik aurrera, lan garailea izango da Korrika kulturaleko ekitaldi nagusia.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.