Korrikaren bideo lehiaketak baditu irabazleak
22. Korrika euskal errepideetan zehar ikusi berri dugu, baina ez da Euskal Herrira mugatu, edizio honetan ere lekukoa nazioarteko txoko guztietara iritsi baita. Gainera, Etxepare Euskal Institutuak bideo lehiaketa egin du, AEKrekin batera antolatuta, mundu osoan hedatuta dituen irakurletzetako ikasleentzat eta Euskal Etxeetako euskara ikasleentzat eta komunitatearentzat. Europako, Asiako eta Ameriketako unibertsitateetako eta Euskal Etxeetako 12 lagunek hartu dute parte, eta AEKren YouTubeko kanalean ikusgai egon diren bideoen artean ‘atsegin dut’ gehien jasotako biek irabazi dute. Unibertsitate sareko bideorik bozkatuena Poznango Adam Mickiewicz unibertsitateko Lena Bialkowskarena izan da; Euskal Etxeen sareko bozkatuena, berriz, Gure Txoko Centro Vasco Valladolideko Julio Jiménezena. Irabazleek online barnetegi bat egiteko aukera izango dute, euskararen ikaskuntzan sakontzeko.