AEK-ko ikaslea zara eta aurtengo udan euskara ikasten eta praktikatzen jarraitzeko asmoa duzu, zeu bakarrik edo sendikoekin? Bada, dagoeneko zabalik dago uda barnetegietako eskaintza berezia AEK-ko ikasleentzat. Izena apirilaren 22a baino lehen emanez gero, % 10eko deskontua izango duzu udan barnetegira joateko. Hori bai, izena ematean, 180 € ordaindu beharko dira aurrematrikula gisa. Aukera oparoa da. Euskalduntze barnetegiak (A2, B1, B2, C1) Hego Euskal Herrian egingo dira, uztailaren 1etik 14ra, uztailaren 15etik 28ra (A2 maila hamabostaldi honetan eskainiko da), uztailaren 29tik abuztuaren 11ra, abuztuaren 12tik 25era (B2 eta C1 mailak, baita maila egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak ere) eta abuztuaren 26tik irailaren 8ra. Familia barnetegiak, berriz, uztailaren 1etik 12ra, uztailaren 15etik 26ra eta uztailaren 29tik abuztuaren 9ra izango dira, B1, B2 eta C1 mailak lantzeko. Informazio gehiago, www.aek.eus atarian, 607 673 541 telefono zenbakian eta/edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean.

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.