Azaroaren 20an eta 21ean egingo da Hernanikomik euskal komikiaren azokaren bosgarren edizioa, Hernaniko Atsegindegi plazan. Bi eguneko egitarauan, argitaletxeen postuez gain, beste hainbat ekitaldi izango dira. Gainera, Patxi Huarte Zaldieroa omenduko dute, Joseph Camino sariaz haren ibilbidea aitortuta1.

Azoka bi egunez egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta hainbat argitaletxeren postuak izango ditu: Elkar, Gaueko, Harriet, Hernani Errotzen, Literi taldea eta Xabiroi. Egitarauari dagokionez, bi egunetan, arratsaldez, komiki-aurkezpenak egingo dira egileekin eurekin: Ategorrietan Fisterra, Markel Ormazabal, Beñat Apalategi, Lander Arbelaitz eta Malen Gainzarainena; Haur Besoetakoa IV, Unai Iturriaga eta Sanvirena; Zeruaren margolaria, Saioa Maritorenarena; Karakola eta barea, Ainara Azpiazu Axpirena; Eneayz, Begoña Durrutyrena; eta Odol guztiak burdin gustua du, Gregorio Muroren eta Carlos Varelarena...

Bestalde, hilaren 20an, bertso-afari marraztua eskainiko dute Hernaniko Santa Barbara elkartean Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek eta Amaia Carrere eta Exprai marrazkilariek, Asisko Urmenetaren gidaritzapean. Hain zuzen, Asisko berriz izango da azokan igandean, hilaren 21ean, Eider Eibarrekin batera dzirt-dzart zuzeneko marrazketa-saioan. Ainara Azpiazu Axpik gidatuko du saioa. Zaldieroak igandean jasoko du Joseph Camino saria, 12:00etan egingo den ekitaldian. Sari-banaketa ez ezik, haren lana aitortzeko erakusketa ere antolatu du aurten Hernanikomikek: Biteri kultur etxean egongo dira ikusgai komikilariaren lanak, hilaren 25era arte; besteak beste, AIZU!n urte luzez egin dituenetako hainbat.

Euskal komikigileek eta Hernaniko Udalak antolatzen dute azoka, euskal komikigintza sustatzeko eta zabaltzeko. Egitarau osoa https://www.hernani.eus webgunean topa daiteke.

1. Aitortu: reconocer (es), reconnaître (fr).


Zelan euskaraz?

Atal honetatik lagun asko pasa dira dagoeneko. Guztiak, euskara heldu aroan eta euskaltegian ikasi duten pertsonak. Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Ez galdu aukera!

Harpidedunentzako sarbidea:

Gogora nazazu

Hil honetako AIZU! aldizkarian erreportaje gehiago aurkituko dituzu. Horrez gain, “Ez da hain fazila” gehigarria ere eskura dezakezu. Hainbat eduki biltzen ditu: "Galde Debalde?" ataltxoa gramatika-zalantzak argitzeko, denbora-pasak, lehiaketak... Kioskoetan salgai, harpidetza ere egin dezakezu, digitala nahiz paperekoa. Klikatu hemen.